martes, 22 de mayo de 2012

Ondorioak

Azterketa guzti hau burutu ostean, ondorengo ondorioak atera ditugu.

Semiotika, ideologia eta hegemoniaren ikuspegitik, programa arroxen eragina eta presentzia gaur egungo telebistan handia dela baieztatu daiteke (Sálvame-k astero 30 ordu inguru, Corazón-ek hiru eta erdi). Hegemoniaren alde egiten duten saioak direla defendatzen dugu, mota hauetako programek izpiritu kritiko bat bultzatzen ez dutelako, kritikarako jarrerarik ez dute sustatzen, ondorioz, erabiltzen duten diskurtso eta sistema motak, aipatutako elementua indartzeko ideologia bat eratzen dute. Ez hori bakarrik, kontrako ideiak jasotzen dituztenean, hau da, nolabaiteko erasoak jasotzen dituztenean edozein motatako iturritik, hauek akatzeko izpiritua suspertzen dute, boikot delakoaren inguruko erreakzioa da, beraz. Euren legitimitatea aldarrikatzen dute, beraz. Hau ikusi daiteke era oso gordinean Sálvame-ren bertsio ezberdinetan. Erabilitako sinbologia osoa (plató-aren egitura aztertu dugunean), semiotika, alegia, estatu espainiarri askotan egozten zaion etiketari mesede egiten dio: jaiarena, aisialdiarena... Corazón-en kasuan, objektibotasuna aitzaki, era inplizituagoan zabaltzen dute zera, hala ere, funtsean eduki bera igortzen duen mezua da.

Gainerakoen bizitzaren gainean hitz egiteak, azken finean, hegemoniaren eta egituraren arazoak ezkutatzea eta hauen jabe ez izatea dakar. Gure estatuan mota honetako programak oso zabalduak daude (guk bi baino ez ditugu aukeratuko, akaso muturretan daudenak), eta honen inguruan aritzeko aitzakia baino ez da blog hau, aurrekari bat. Ikusleen eta orokorrean herritarren gustuetara egokitzen diren programak al dira; ala alderantziz, espazio hauek audientziaren joerak eta portaerak baldintzatzen dituzte? Jarritako adibideari jarraituz, ze iritzi adierazten dute parte hartzaile ezberdinek monarkiaren eta erregearen azken ekintzen inguruan?

jueves, 3 de mayo de 2012

Corazón eszenatokia:dekorazioa


Hurrengo kasu honetan Anne Igartiburuk aurkezten duen “Corazón” programa aztertuko dugu. Programa arrosa izateaz aparte ez dauka bestelako antzekotasunik. Alegia, nahiz eta antzeko gaiak tratatu bietan, trataera oso ezberdina da.

 “Corazón”en Anne Igartiburu da platoko pertsona bakarra. Aurkezle baino ez dago; ez dauka beste inoren kolaborazioa. Anne, programako aurkezlea da eta berak kontatzen du eguneko prentsa arrosaren gorabeherak. Berrien tratamendua nahiko “humoretsua” izaten da baina ez du inoiz ere famatuekiko errespetua galtzen. Erabilitako hitz guztiak errespetu handiz daude ekoiztuta eta gidoi bat jarraitzen du. Nahiz eta itxura aldetik, badirudi Annek momentuan dagoela “inprobisatzen” esan beharreko guztia baina hori ez da horrela. Teleprompter bat dauka non esan beharreko 
guztia irakurri dezaken.

Bestalde, platoaren estetikari dagokionez, pantaila handi bat osatzen duen espazioa da. Anne Igartiburuk “inprobisazio” eta “hurbiltasuna” lortu nahi du. Horretarako pantaila handia dauka atzean eta bere mugimenduak naturalak izaten saiatzen da. Hau da, platotik ibiltzen da berria kontatzen ari den heinean. Nahiz eta naturaltasun hori lortu nahi, hori guztia guztiz kontrolatuta dago, gidoi batean. Horretarako erredaktoreak egiten dute lan eta. Anne Igartibururen mugimendu guztiak kontrolatzeko eta zer egin eta zer esan guztiak idazten dute.


Goiko argazki honetan ikusi dezakegunez, Anne Igartiburu pantailaren aurrean dago. Ikusleak, pantaila osoa ikusten du eta era berean aurkezlearen figura ederra ikusten du. Errealitate bat da Anne oso presentzia erakargarria duela eta horregatik jartzen da pantailaren aurrean, nolabait “erakagarritasun “ hori lortzeko. Konturatu behar gara, “Corazon” izeneko programa hau 14:30etan emititzen dela, eta ordutegi horretan “Los Simpons” eta “De buena ley”ekin konpetitzen duela. Aipatutako bi programa hauek oso konpetentzia handia suposatzen dute, audientzia aldetik. Beraz, aspektu hau kontuan hartunda, estetiko arreta lortu behar du programa honek, bestele ikusleak “zapping” egingo du eta deigarria den beste programa bat jarriko du.
Plato honek oso argiztapen ona dauka. Gauza gutxi daude baina denak deigarriak direnak. Aurkezlea, pantaila “gigantea” eta jesartzeko aulki “dekoratibo” bat.

 Kasu honetan, goiko argazki honetan antzeman dezakegun moduan. Anne Igartiburu jesarrita agertzen da berria kontatzen ari den momentuan. Hori, zertarako? Monotonoa ez izateko. Alegia, ikusleak denbora guztian gauza bera ikusten baldin badu, azkenean aspertu eta beste kanal batera doa. Lehen esan bezala, Anne Igartiburu oso emakume polita da eta fisiko erakargarria duenez, figurarekin jokatzen dute. Batzuetan zutik agertzen da, platotik ibiltzen eta beste batzuetan aldiz, jesarrita baina beti modu “sexy” batean ikuslearen arreta pizteko eta inoiz ere ez “aspertzeko”. Horregatik askotan ikuslearekin berba egiten du ironia, humorea erabiliz. Gertutasuna lortzea da azken finean bere helburua.
Argazki honetan, Anne modu oso natural batean dago esan beharrekoa esaten.
Espresatzeko modua oso askea da, eskuak mugituz.... Horrek, argi dago ikaragarrizko “gertutatasuna” suposatzen du. Beraz, programaren helburua lortzen duela esan daiteke. Ikusleenganako hurlbitasuna, errespetua famatuekiko eta originaltasuna formatuan.

Salvame programarekin alderatuz gero, formatu aldetik nahiz eta prentsa arroseko berriak tratatu guztiz ezberdinak dira. Hasieran esan bezala, konpartitzen duten gauza bakarra gaia da. Prentsa arrosa. Gainera, Salvamek kobaloradoreak ditu. Horrek plato handiagoa eukitzea eskatzen du. Kasu honetan aldiz, aurkelzea baino ez dagoenez plato askoz ere txikiagoa eukitzea ahalbidetzen du.
Izan ere, gaiak nahiz eta berdinak edo antzekoak izan, guztiz ezberdinak ematen dute programa batean edo bestean ikusten baldin badituzu, ematen den tratamenduagatik. Salvamen, askotan pertsonaiaren bizitzaren barruan eta intimitatean sartzen dira, iraintzen eta errespetua alde batera utziz.
Aldiz, Anne Igartiburuk aurkezten duen “Corazón” honetan “neutraltasuna” lortu nahi da. Berria ematen dute, beti ere errespetua protagonista izanik. Inoiz ere ez dugu entzungo, programa honetan pertsonai famatu batenganako irainak.







Aurkezleak eta Kolaboratzaileak


Atal honetan, Sálvame eta Corazón programen aurkezkeei buruz eta kolaboratzaieleei buruz, arituko gara.
Sálvame  programan aurkezleak bi dira Paz Padilla eta Jorge Javier Vázquez. Paz Padilla ostiraletan aurkezten du eta oporrak direnean. Beraz, Jorge Javier, astelehenetik ostegunera aurkezten du.
Programa honen kolaboratzaile ohikoenak hauek dira: Belén Esteban ,Rosa Benito, Kiko Hernández,   Karmele Marchante, Lydia Lozano, Mila Ximénez, Raquel Bollo, Terelu Campos, Kiko Matamoros, Chelo García-Cortés, Marta López , Gustavo González eta Gema López.



Ikuslea bere burua kolaboratzaileekin identifika dezake, kasu batzuetan, esaterako, Belen Esteban, herritarrekin jarrera zuzen bat duela esan daiteke, beste herritar bat bezala jokatzen duelako hitz egitean adibidez; eta bere jarrera ere nahiko herritarra delako. Gainera “herriaren printzesa” bezala ezagutzen da.


Ikusle asko bezala, Belen Esteban eta beste kolaboratzaile batzuk ez dituzte ikasketarik eta hori ere ikuslea bere burua beraiekin identifikatzea laguntzen du. Audentziarekin erlazio zuzenagoa dagoela ikus daiteke Sálvame programan. 


Corazón programan ere bi aurkezle aurki ditzakegu Anne Igartiburu eta Carolina Casado. Baina kasu honetan ez daude kolaboratzaileak, programa bertan, ez direlako debateak, ezta elkarrizketak egiten Sálvame programan bezala.




 Corazón programan, “profesionaltasun” gehiago dagoela ikus daiteke biak ikasketak egin dituzten emakumeak direlako. Baina ikusleak ez dira hain identifikatuta ikusten bi aurkezle hauekin, programa ikusten duten herritarrekin konparatuz, formalagoak direkako. 



Bi programa hauen artean aurki ditzakegun desberdintasunen artean, programan lan egitean, emititzean, daukaten jarrera da.

Sálvame programan, jarrera ez dute hainbeste zaintzen. Seriotasun gutxiago ikusten da, izan ere, beraien arteko gatazkak oso ohikoak dira, edo zuzenean emititzen ari direnean, jaten hasten dira, dantzatzen eta abesten  hasten dira …Eta horrelako gauzak ez dira Corazón programan ikusten. 



Sálvame programan kolaboratzaileak role garrantzitsu bat dute, izan ere, programan hitz egingo diren gaiak beraien esku dago, kolaboratzaile batzuk, kontaktu zuzena dute famatuak diren pertsonekin, kasu batzuetan, famatuen oso lagunak dira eta hori ere eragina du. Horregatik, batzuetan Corazón programan eta Sálvame programan ez dira, gai eta pertsonai berdinak agertzen.

Beraz, ikusi dezakegunez, orokorrean bi programa hauek nahiko desberdinak dira nahiz eta biak prentsa arrosakoak izan.



miércoles, 2 de mayo de 2012

Sálvame-ren eskenatokia

Eskenatokia edo programa saioak burutzen diren guneetan kolore, forma eta orokorrean dekorazio ezberdinak aurkitu ditzakegu. Kontuan hartu behar da programaren arabera eta tratatuko diren gai moten arabera kolore, forma eta dekorazioa aldatu egiten dela.

Honen adibide dugu Sálvame. Programa honetan tratatu egiten diren gaiak normalean jende dirudunari buruzkoak, jende diruduna edo famatuarekin egondako jendeari buruzkoak, reality-etan aritutako jendeari buruzkoak etab. izaten dira. Informazio hau guztia ez du argitaratzen albistegi batek egingo lukeen bezala, modu neutroan eta datu konkretuetan zentratuz, baizik eta iritzi pertsonalak aurkeztu egiten dira. Honegatik guztiagatik eta nolabait iritzi ezberdin horien ondorioz sortzen diren  liskarrak direla eta, eskenatokiaren itxurak formaltasuna galdu ere egiten du. Hau da, kolore biziak edo alaiak erabiltzen dituzte, aulkiak eta mahaiak ere oso informalak dira, argiak ere nahiko biziak izaten dira etab. Hona hemen argazki batzuk: 






Ikusten denez oso itxura informala da, alaia, eta era berean koloretsua. Horretaz gain, azpitituluak agertzen direnean ere koloretsuak izaten dira. Izan ere, programa honetan kolore morea eta albo batean perla distiratsu batzuk agertzen dira. Beste batzuetan kolore gorri, laranja eta horixka agertzen da alboan panpina bat dagoelarik:





Deigarria dirudien arren, oso garrantzitsua da irudia. Hau da, programa honek ez balu izango horrelako egitura, eta egitura horrekin egiten den erabilpena, seguruenik audientzia asko jaitsiko litzateke. Gaiak modu jostalari batean eta informal batean tratatzen dituztenez gero, eskenatokiak ere horrelako itxura informala eta ausarta behar du. Hori gero jendearengan bere zeresana izango baitu.

ESKENATOKIA: EGITEN DEN ERABILPENA.

Eskenatokiaren egiturarekin lotuta nolako erabilpenak egiten diren eta hauek nolako eragin duten jendearengan aztertuko dugu. Izan ere, esan dugunez oso leku informalak, alaiak eta koloretsuak dira eta informazioa transmititzen den moduarekin zerikusia du. Normalean, eta berriz ere Sálvame programa adibide gisa hartuz, esan daiteke ordenik gabeko erabilpena egiten dela. Gune printzipala plató-aren erdigunea da, non bi mahai V forman eta horietan kazetariak eserita daudelarik gai gehienak tratatzen dituzte. Bertan hainbat iritzi ezberdinak ematen dira eta denetarikoak, baina oso seriotasun gutxi egoten da kontuan hartuta mahai gainean beti janaria izaten dutelar eta askotan jaten duten bitartean hitz egiten ere saiatzen direlarik. Horrek itxura nahiko informala ematen du.

Toki horretan ere gonbidatuak eseri egiten dira eta hauek duten famaren arabera eserleku berezi eta hobeago bat izaten dute. Tratua ere ezberdina izaten da eta horrek ere bere eragina izan dezake programa ikusten duten pertsonengan. Tratua nork ematen duen kontuan hartuta ere oso eragintsua izan daiteke pertsonengan: gustuko dugun pertsona bat bada edo ez, bere inguruko iritzia eragiten digu.
Horretaz gain, askotan ere programa honen komunak eta pasealekuak ikusten dira (telebistan agertu behar ez diren lekuak). Hau ere formaltasunari huts egiten dio baina jendearen arreta erakartzen du.

Erregearen Botsuanarako bidaia, ikuspegi ezberdinak

Ondoren, gai zehatz baten inguruan proposatzen dizuegu zuen iritzia ematea. Pasa den apirilaren 14an Espainiako Erregeak, Juan Carlos I.ak, alegia, Botsuanan izandako istripu baten ondorioz ebakuntza bat egin behar izan zioten Madrilgo klinika batean. Antza, elefanteak ehizatzen ari zela, ezbeharra suertatu zen eta larrialdian lekualdatu zuten monarka. Ondoren uzten dizuegu link-a, Público-k emandako berria: http://www.publico.es/espana/429457/el-rey-operado-tras-caerse-durante-un-viaje-de-caza-en-botsuana

Hementxe dugu Corazón-ek eskainitako bertsioa honen inguruan: http://www.rtve.es/alacarta/videos/corazon/corazon-14-04-12/1376156/ Informazio aspetikoa dela oso esan daiteke.

Bestalde, Telecinco-ko espazioak ditugu. Honaxe Sálvame-k honen inguruan eskaini zuen bertsioa, Jaime Peñafiel gai monarkikoen inguruan aditua denak, Erregearen abdikazioaz hitz egiten denean duen ikuspegia: http://www.telecinco.es/salvame/2012/abril/16-04-2012/jaime-penafiel-tremendo-faltaba-abdicacion_0_1597040755.html

Bere partez, Sálvame Deluxe-ren programa ikus daiteke ondoren, non eztaibaida sakonagoa den: http://www.telecinco.es/salvamedeluxe/2012/21-04-2012/Salvame_Deluxe-integro_3_1600069981.html

Sálvame eta Sálvame Deluxe, Telecinco-n

Telecinco katearen aldetik bi programa aztertuko ditugu, Sálvame eta Sálvame Deluxe. Aurkezpenean esan dugun bezala, lehenengoak astelehenetik ostiralerako arratsaldeak bere gain hartzen ditu, eta gai sozialak tratatzen ditu. Bigarrenak ostiraletako gaua bereganatzen du, albistegiaren ondoren. Programa bien formatua Corazón baino askoz ere informalagoa da: gonbidatuak, kolaboratzaileak, lehiaketak, ikusleen partehartzea edota publizitatea ikus daitezke tarte honen barruan. Aurkezlea Jorge Javier Vázquez dugu bietan.

Web orrialdei baino ez zaie erreparatu behar (Sálvame: http://www.telecinco.es/salvame/ eta Sálvame Deluxe: http://www.telecinco.es/salvamedeluxe/), non lengoaia enfatikoa non nahi dagoen, kolore bizien erabilera ere oso ongi antzeman daitekeen, titularren presentzia ere oso garrantzitsua den eta orokorrean, antolaketa eskasa dagoen. Azken honek informazio zehatz bat bilatzeko orrialdea goitik behera irakurtzea eragiten du, gai ezberdinen inguruan interesa pizteko pizgarria suertatzen delarik (informazio gehiago jakiteko grina).

Interesgarria da oso komentatzea formatu informala, aurretik aipatutakoa. Ondoren eskaintzen dizuegu bideo bat, non zenbait gauza azpimarratzea gustatuko litzaiguke.

http://www.telecinco.es/salvame/2012/marzo/13-03-2012/Chelo-Cortes-enfrentamiento-Mila-Ximenez_0_1576642782.html

Lehenik eta behin, erabilitako hizkera, biraoak, lengoaia arrunta eta oso zuzenekoa. Bigarrenik, jarrera: kolaboratzaile guztiak eserita egon arren, altxatu eta eseri maiz egiten dute, bat joan ere egiten da (kamerak jarraitu egiten dio), gestuak etab. Azkenik, eta hau itxura osoari dagokio, platoaren egitura: eztabaida programen bera dauka, mahai batzuen inguruan aurrez aurre ipinita, nolabaiteko seriotasuna atxekitu nahian. Elementu hauek kontutan harturik, bi ardatzak konbinatzearekin, ikusleak zer ikusten du? Inongo edukirik gabeko programa bat, ala egoera 'zibilizatu' batean elkartu diren pertsona arrunten elkarketa? Zerk egiten du programa honen arrakasta?

martes, 1 de mayo de 2012

Corazón, TVE-ko lehenengo katean

Lehenik eta behin Corazón saioa daukagu, TVE-ko lehenengo katean astelehenetik igandera 14:30tik 15:00era emititzen dena. Anne Igartiburuk aurkezten duen espazio bat da, eta berri saioen formato bat dauka, nahiz eta edukia sozialtzat kalifika daitekeen. Berri bakoitzak aurkezpen moduko bat dauka, sarrera moduan, eta ondoren honen inguruko bideo bat ikus daiteke. Ez da zuzeneko elkarrizketarik egiten, ezta gonbidaturik eramaten.

Hauxe duzue web orrialde ofiziala: http://www.rtve.es/television/corazon/

Baina zein da programa honen benetako intentzioa? Bere irudi 'serioak' ez du ezkutatzen tratazen dituen gaien eduki pertsonala, hau da, zenbait pertsonaren bizitza intimoaz jarduten da, hori bai, oso era formal eta inongo bi-intentzionalitatearekin, itxuraz. Aipagarria da, aste barruan zehar espazio hau bi albistegiren artean kokatua dagoela, horrek ere sendotasunaren itxura ematen diolarik. Gainera, aurkezleak, Anne Igartiburu eta Carolina Casado, pertsona 'errespetagarritzat' jotzen diren emakumeak dira, beraien bizitzan zehar bere inguruko polemika gutxi edo ia bat ere ez dakizkigularik. Mozorroa al da? Zer nolako audientzia izan lezake halako programa batek?