Telecinco katearen aldetik bi programa aztertuko ditugu, Sálvame eta Sálvame Deluxe. Aurkezpenean esan dugun bezala, lehenengoak astelehenetik ostiralerako arratsaldeak bere gain hartzen ditu, eta gai sozialak tratatzen ditu. Bigarrenak ostiraletako gaua bereganatzen du, albistegiaren ondoren. Programa bien formatua Corazón baino askoz ere informalagoa da: gonbidatuak, kolaboratzaileak, lehiaketak, ikusleen partehartzea edota publizitatea ikus daitezke tarte honen barruan. Aurkezlea Jorge Javier Vázquez dugu bietan.
Web orrialdei baino ez zaie erreparatu behar (Sálvame: http://www.telecinco.es/salvame/ eta Sálvame Deluxe: http://www.telecinco.es/salvamedeluxe/), non lengoaia enfatikoa non nahi dagoen, kolore bizien erabilera ere oso ongi antzeman daitekeen, titularren presentzia ere oso garrantzitsua den eta orokorrean, antolaketa eskasa dagoen. Azken honek informazio zehatz bat bilatzeko orrialdea goitik behera irakurtzea eragiten du, gai ezberdinen inguruan interesa pizteko pizgarria suertatzen delarik (informazio gehiago jakiteko grina).
Interesgarria da oso komentatzea formatu informala, aurretik aipatutakoa. Ondoren eskaintzen dizuegu bideo bat, non zenbait gauza azpimarratzea gustatuko litzaiguke.
http://www.telecinco.es/salvame/2012/marzo/13-03-2012/Chelo-Cortes-enfrentamiento-Mila-Ximenez_0_1576642782.html
Lehenik eta behin, erabilitako hizkera, biraoak, lengoaia arrunta eta oso zuzenekoa. Bigarrenik, jarrera: kolaboratzaile guztiak eserita egon arren, altxatu eta eseri maiz egiten dute, bat joan ere egiten da (kamerak jarraitu egiten dio), gestuak etab. Azkenik, eta hau itxura osoari dagokio, platoaren egitura: eztabaida programen bera dauka, mahai batzuen inguruan aurrez aurre ipinita, nolabaiteko seriotasuna atxekitu nahian. Elementu hauek kontutan harturik, bi ardatzak konbinatzearekin, ikusleak zer ikusten du? Inongo edukirik gabeko programa bat, ala egoera 'zibilizatu' batean elkartu diren pertsona arrunten elkarketa? Zerk egiten du programa honen arrakasta?
No hay comentarios:
Publicar un comentario