Azterketa guzti hau burutu ostean, ondorengo ondorioak atera ditugu.
Semiotika, ideologia eta hegemoniaren ikuspegitik, programa arroxen eragina eta presentzia gaur egungo telebistan handia dela baieztatu daiteke (Sálvame-k astero 30 ordu inguru, Corazón-ek hiru eta erdi). Hegemoniaren alde egiten duten saioak direla defendatzen dugu, mota hauetako programek izpiritu kritiko bat bultzatzen ez dutelako, kritikarako jarrerarik ez dute sustatzen, ondorioz, erabiltzen duten diskurtso eta sistema motak, aipatutako elementua indartzeko ideologia bat eratzen dute. Ez hori bakarrik, kontrako ideiak jasotzen dituztenean, hau da, nolabaiteko erasoak jasotzen dituztenean edozein motatako iturritik, hauek akatzeko izpiritua suspertzen dute, boikot delakoaren inguruko erreakzioa da, beraz. Euren legitimitatea aldarrikatzen dute, beraz. Hau ikusi daiteke era oso gordinean Sálvame-ren bertsio ezberdinetan. Erabilitako sinbologia osoa (plató-aren egitura aztertu dugunean), semiotika, alegia, estatu espainiarri askotan egozten zaion etiketari mesede egiten dio: jaiarena, aisialdiarena... Corazón-en kasuan, objektibotasuna aitzaki, era inplizituagoan zabaltzen dute zera, hala ere, funtsean eduki bera igortzen duen mezua da.
Gainerakoen bizitzaren gainean hitz egiteak, azken finean, hegemoniaren eta egituraren arazoak ezkutatzea eta hauen jabe ez izatea dakar. Gure estatuan mota honetako programak oso zabalduak daude (guk bi baino ez ditugu aukeratuko, akaso muturretan daudenak), eta honen inguruan aritzeko aitzakia baino ez da blog hau, aurrekari bat. Ikusleen eta orokorrean herritarren gustuetara egokitzen diren programak al dira; ala alderantziz, espazio hauek audientziaren joerak eta portaerak baldintzatzen dituzte? Jarritako adibideari jarraituz, ze iritzi adierazten dute parte hartzaile ezberdinek monarkiaren eta erregearen azken ekintzen inguruan?
martes, 22 de mayo de 2012
jueves, 3 de mayo de 2012
Corazón eszenatokia:dekorazioa
Hurrengo kasu honetan Anne
Igartiburuk aurkezten duen “Corazón” programa aztertuko dugu.
Programa arrosa izateaz aparte ez dauka bestelako antzekotasunik.
Alegia, nahiz eta antzeko gaiak tratatu bietan, trataera oso
ezberdina da.
“Corazón”en Anne Igartiburu
da platoko pertsona bakarra. Aurkezle baino ez dago; ez dauka beste
inoren kolaborazioa. Anne, programako aurkezlea da eta berak
kontatzen du eguneko prentsa arrosaren gorabeherak. Berrien
tratamendua nahiko “humoretsua” izaten da baina ez du inoiz ere
famatuekiko errespetua galtzen. Erabilitako hitz guztiak errespetu
handiz daude ekoiztuta eta gidoi bat jarraitzen du. Nahiz eta itxura
aldetik, badirudi Annek momentuan dagoela “inprobisatzen” esan
beharreko guztia baina hori ez da horrela. Teleprompter bat dauka non
esan beharreko
guztia irakurri dezaken.
Bestalde, platoaren estetikari
dagokionez, pantaila handi bat osatzen duen espazioa da. Anne
Igartiburuk “inprobisazio” eta “hurbiltasuna” lortu nahi du.
Horretarako pantaila handia dauka atzean eta bere mugimenduak
naturalak izaten saiatzen da. Hau da, platotik ibiltzen da berria
kontatzen ari den heinean. Nahiz eta naturaltasun hori lortu nahi,
hori guztia guztiz kontrolatuta dago, gidoi batean. Horretarako
erredaktoreak egiten dute lan eta. Anne Igartibururen mugimendu
guztiak kontrolatzeko eta zer egin eta zer esan guztiak idazten dute.
Goiko argazki honetan ikusi
dezakegunez, Anne Igartiburu pantailaren aurrean dago. Ikusleak,
pantaila osoa ikusten du eta era berean aurkezlearen figura ederra
ikusten du. Errealitate bat da Anne oso presentzia erakargarria duela
eta horregatik jartzen da pantailaren aurrean, nolabait
“erakagarritasun “ hori lortzeko. Konturatu behar gara, “Corazon”
izeneko programa hau 14:30etan emititzen dela, eta ordutegi horretan
“Los Simpons” eta “De buena ley”ekin konpetitzen duela.
Aipatutako bi programa hauek oso konpetentzia handia suposatzen dute,
audientzia aldetik. Beraz, aspektu hau kontuan hartunda, estetiko
arreta lortu behar du programa honek, bestele ikusleak “zapping”
egingo du eta deigarria den beste programa bat jarriko du.
Plato honek oso argiztapen ona
dauka. Gauza gutxi daude baina denak deigarriak direnak. Aurkezlea,
pantaila “gigantea” eta jesartzeko aulki “dekoratibo” bat.
Kasu
honetan, goiko argazki honetan antzeman dezakegun moduan. Anne
Igartiburu jesarrita agertzen da berria kontatzen ari den momentuan.
Hori, zertarako? Monotonoa ez izateko. Alegia, ikusleak denbora
guztian gauza bera ikusten baldin badu, azkenean aspertu eta beste
kanal batera doa. Lehen esan bezala, Anne Igartiburu oso emakume
polita da eta fisiko erakargarria duenez, figurarekin jokatzen dute.
Batzuetan zutik agertzen da, platotik ibiltzen eta beste batzuetan
aldiz, jesarrita baina beti modu “sexy” batean ikuslearen arreta
pizteko eta inoiz ere ez “aspertzeko”. Horregatik askotan
ikuslearekin berba egiten du ironia, humorea erabiliz. Gertutasuna
lortzea da azken finean bere helburua.
Argazki honetan, Anne modu oso
natural batean dago esan beharrekoa esaten.
Espresatzeko modua oso askea da,
eskuak mugituz.... Horrek, argi dago ikaragarrizko “gertutatasuna”
suposatzen du. Beraz, programaren helburua lortzen duela esan
daiteke. Ikusleenganako hurlbitasuna, errespetua famatuekiko eta
originaltasuna formatuan.
Salvame programarekin alderatuz
gero, formatu aldetik nahiz eta prentsa arroseko berriak tratatu
guztiz ezberdinak dira. Hasieran esan bezala, konpartitzen duten
gauza bakarra gaia da. Prentsa arrosa. Gainera, Salvamek
kobaloradoreak ditu. Horrek plato handiagoa eukitzea eskatzen du.
Kasu honetan aldiz, aurkelzea baino ez dagoenez plato askoz ere
txikiagoa eukitzea ahalbidetzen du.
Izan ere, gaiak nahiz eta
berdinak edo antzekoak izan, guztiz ezberdinak ematen dute programa
batean edo bestean ikusten baldin badituzu, ematen den
tratamenduagatik. Salvamen, askotan pertsonaiaren bizitzaren barruan
eta intimitatean sartzen dira, iraintzen eta errespetua alde batera
utziz.
Aldiz, Anne Igartiburuk aurkezten
duen “Corazón” honetan “neutraltasuna” lortu nahi da. Berria
ematen dute, beti ere errespetua protagonista izanik. Inoiz ere ez
dugu entzungo, programa honetan pertsonai famatu batenganako irainak.
Aurkezleak eta Kolaboratzaileak
Atal honetan,
Sálvame eta Corazón programen aurkezkeei buruz eta kolaboratzaieleei buruz,
arituko gara.
Sálvame programan aurkezleak bi dira Paz Padilla eta
Jorge Javier Vázquez. Paz Padilla ostiraletan aurkezten du eta oporrak
direnean. Beraz, Jorge Javier, astelehenetik ostegunera aurkezten du.
Programa honen kolaboratzaile ohikoenak hauek dira: Belén
Esteban ,Rosa Benito, Kiko Hernández, Karmele Marchante, Lydia Lozano, Mila Ximénez, Raquel Bollo, Terelu
Campos, Kiko Matamoros, Chelo García-Cortés, Marta López , Gustavo González eta
Gema López.Ikusle asko bezala, Belen Esteban eta beste kolaboratzaile batzuk ez dituzte ikasketarik eta hori ere ikuslea bere burua beraiekin identifikatzea laguntzen du. Audentziarekin erlazio zuzenagoa dagoela ikus daiteke Sálvame programan.
Corazón programan ere bi aurkezle aurki ditzakegu Anne Igartiburu eta Carolina Casado. Baina kasu honetan ez daude kolaboratzaileak, programa bertan, ez direlako debateak, ezta elkarrizketak egiten Sálvame programan bezala.
Corazón programan, “profesionaltasun” gehiago dagoela ikus daiteke biak ikasketak egin dituzten emakumeak direlako. Baina ikusleak ez dira hain identifikatuta ikusten bi aurkezle hauekin, programa ikusten duten herritarrekin konparatuz, formalagoak direkako.
Bi programa hauen
artean aurki ditzakegun desberdintasunen artean, programan lan egitean,
emititzean, daukaten jarrera da.
Sálvame programan,
jarrera ez dute hainbeste zaintzen. Seriotasun gutxiago ikusten da, izan ere,
beraien arteko gatazkak oso ohikoak dira, edo zuzenean emititzen ari direnean,
jaten hasten dira, dantzatzen eta abesten hasten dira …Eta horrelako gauzak ez dira Corazón
programan ikusten.
Sálvame programan
kolaboratzaileak role garrantzitsu bat dute, izan ere, programan hitz egingo
diren gaiak beraien esku dago, kolaboratzaile batzuk, kontaktu zuzena dute
famatuak diren pertsonekin, kasu batzuetan, famatuen oso lagunak dira eta hori
ere eragina du. Horregatik, batzuetan Corazón programan eta Sálvame programan
ez dira, gai eta pertsonai berdinak agertzen.
Beraz, ikusi
dezakegunez, orokorrean bi programa hauek nahiko desberdinak dira nahiz eta
biak prentsa arrosakoak izan.
miércoles, 2 de mayo de 2012
Sálvame-ren eskenatokia
Eskenatokia edo programa saioak burutzen diren guneetan kolore, forma eta
orokorrean dekorazio ezberdinak aurkitu ditzakegu. Kontuan hartu behar da
programaren arabera eta tratatuko diren gai moten arabera kolore, forma eta
dekorazioa aldatu egiten dela.
Honen adibide dugu Sálvame. Programa honetan tratatu egiten diren gaiak normalean jende dirudunari buruzkoak, jende diruduna edo famatuarekin egondako jendeari buruzkoak, reality-etan aritutako jendeari buruzkoak etab. izaten dira. Informazio hau guztia ez du argitaratzen albistegi batek egingo lukeen bezala, modu neutroan eta datu konkretuetan zentratuz, baizik eta iritzi pertsonalak aurkeztu egiten dira. Honegatik guztiagatik eta nolabait iritzi ezberdin horien ondorioz sortzen diren liskarrak direla eta, eskenatokiaren itxurak formaltasuna galdu ere egiten du. Hau da, kolore biziak edo alaiak erabiltzen dituzte, aulkiak eta mahaiak ere oso informalak dira, argiak ere nahiko biziak izaten dira etab. Hona hemen argazki batzuk:
Ikusten denez oso itxura informala da, alaia, eta era berean koloretsua. Horretaz gain, azpitituluak agertzen direnean ere koloretsuak izaten dira. Izan ere, programa honetan kolore morea eta albo batean perla distiratsu batzuk agertzen dira. Beste batzuetan kolore gorri, laranja eta horixka agertzen da alboan panpina bat dagoelarik:
Deigarria dirudien arren, oso garrantzitsua da irudia. Hau da, programa honek ez balu izango horrelako egitura, eta egitura horrekin egiten den erabilpena, seguruenik audientzia asko jaitsiko litzateke. Gaiak modu jostalari batean eta informal batean tratatzen dituztenez gero, eskenatokiak ere horrelako itxura informala eta ausarta behar du. Hori gero jendearengan bere zeresana izango baitu.

ESKENATOKIA: EGITEN DEN
ERABILPENA.
Eskenatokiaren egiturarekin lotuta nolako erabilpenak egiten diren eta
hauek nolako eragin duten jendearengan aztertuko dugu. Izan ere, esan dugunez
oso leku informalak, alaiak eta koloretsuak dira eta informazioa transmititzen
den moduarekin zerikusia du. Normalean, eta berriz ere Sálvame programa
adibide gisa hartuz, esan daiteke ordenik gabeko erabilpena egiten dela. Gune
printzipala plató-aren erdigunea da, non bi mahai V forman eta horietan
kazetariak eserita daudelarik gai gehienak tratatzen dituzte. Bertan hainbat
iritzi ezberdinak ematen dira eta denetarikoak, baina oso seriotasun gutxi
egoten da kontuan hartuta mahai gainean beti janaria izaten dutelar eta
askotan jaten duten bitartean hitz egiten ere saiatzen direlarik. Horrek itxura
nahiko informala ematen du.
Toki horretan ere gonbidatuak eseri egiten dira eta hauek duten
famaren arabera eserleku berezi eta hobeago bat izaten dute. Tratua ere
ezberdina izaten da eta horrek ere bere eragina izan dezake programa
ikusten duten pertsonengan. Tratua nork ematen duen kontuan hartuta ere oso
eragintsua izan daiteke pertsonengan: gustuko dugun pertsona bat bada edo ez, bere inguruko iritzia eragiten digu.
Horretaz gain, askotan ere programa honen komunak eta pasealekuak ikusten
dira (telebistan agertu behar ez diren lekuak). Hau ere formaltasunari huts
egiten dio baina jendearen arreta erakartzen du.
Erregearen Botsuanarako bidaia, ikuspegi ezberdinak
Ondoren, gai zehatz baten inguruan proposatzen dizuegu zuen iritzia ematea. Pasa den apirilaren 14an Espainiako Erregeak, Juan Carlos I.ak, alegia, Botsuanan izandako istripu baten ondorioz ebakuntza bat egin behar izan zioten Madrilgo klinika batean. Antza, elefanteak ehizatzen ari zela, ezbeharra suertatu zen eta larrialdian lekualdatu zuten monarka. Ondoren uzten dizuegu link-a, Público-k emandako berria: http://www.publico.es/espana/429457/el-rey-operado-tras-caerse-durante-un-viaje-de-caza-en-botsuana
Hementxe dugu Corazón-ek eskainitako bertsioa honen inguruan: http://www.rtve.es/alacarta/videos/corazon/corazon-14-04-12/1376156/ Informazio aspetikoa dela oso esan daiteke.
Bestalde, Telecinco-ko espazioak ditugu. Honaxe Sálvame-k honen inguruan eskaini zuen bertsioa, Jaime Peñafiel gai monarkikoen inguruan aditua denak, Erregearen abdikazioaz hitz egiten denean duen ikuspegia: http://www.telecinco.es/salvame/2012/abril/16-04-2012/jaime-penafiel-tremendo-faltaba-abdicacion_0_1597040755.html
Bere partez, Sálvame Deluxe-ren programa ikus daiteke ondoren, non eztaibaida sakonagoa den: http://www.telecinco.es/salvamedeluxe/2012/21-04-2012/Salvame_Deluxe-integro_3_1600069981.html

Sálvame eta Sálvame Deluxe, Telecinco-n
Telecinco katearen aldetik bi programa aztertuko ditugu, Sálvame eta Sálvame Deluxe. Aurkezpenean esan dugun bezala, lehenengoak astelehenetik ostiralerako arratsaldeak bere gain hartzen ditu, eta gai sozialak tratatzen ditu. Bigarrenak ostiraletako gaua bereganatzen du, albistegiaren ondoren. Programa bien formatua Corazón baino askoz ere informalagoa da: gonbidatuak, kolaboratzaileak, lehiaketak, ikusleen partehartzea edota publizitatea ikus daitezke tarte honen barruan. Aurkezlea Jorge Javier Vázquez dugu bietan.
Web orrialdei baino ez zaie erreparatu behar (Sálvame: http://www.telecinco.es/salvame/ eta Sálvame Deluxe: http://www.telecinco.es/salvamedeluxe/), non lengoaia enfatikoa non nahi dagoen, kolore bizien erabilera ere oso ongi antzeman daitekeen, titularren presentzia ere oso garrantzitsua den eta orokorrean, antolaketa eskasa dagoen. Azken honek informazio zehatz bat bilatzeko orrialdea goitik behera irakurtzea eragiten du, gai ezberdinen inguruan interesa pizteko pizgarria suertatzen delarik (informazio gehiago jakiteko grina).
Interesgarria da oso komentatzea formatu informala, aurretik aipatutakoa. Ondoren eskaintzen dizuegu bideo bat, non zenbait gauza azpimarratzea gustatuko litzaiguke.
http://www.telecinco.es/salvame/2012/marzo/13-03-2012/Chelo-Cortes-enfrentamiento-Mila-Ximenez_0_1576642782.html
Lehenik eta behin, erabilitako hizkera, biraoak, lengoaia arrunta eta oso zuzenekoa. Bigarrenik, jarrera: kolaboratzaile guztiak eserita egon arren, altxatu eta eseri maiz egiten dute, bat joan ere egiten da (kamerak jarraitu egiten dio), gestuak etab. Azkenik, eta hau itxura osoari dagokio, platoaren egitura: eztabaida programen bera dauka, mahai batzuen inguruan aurrez aurre ipinita, nolabaiteko seriotasuna atxekitu nahian. Elementu hauek kontutan harturik, bi ardatzak konbinatzearekin, ikusleak zer ikusten du? Inongo edukirik gabeko programa bat, ala egoera 'zibilizatu' batean elkartu diren pertsona arrunten elkarketa? Zerk egiten du programa honen arrakasta?

martes, 1 de mayo de 2012
Corazón, TVE-ko lehenengo katean
Lehenik eta behin Corazón saioa daukagu, TVE-ko lehenengo katean astelehenetik igandera 14:30tik 15:00era emititzen dena. Anne Igartiburuk aurkezten duen espazio bat da, eta berri saioen formato bat dauka, nahiz eta edukia sozialtzat kalifika daitekeen. Berri bakoitzak aurkezpen moduko bat dauka, sarrera moduan, eta ondoren honen inguruko bideo bat ikus daiteke. Ez da zuzeneko elkarrizketarik egiten, ezta gonbidaturik eramaten.
Hauxe duzue web orrialde ofiziala: http://www.rtve.es/television/corazon/
Baina zein da programa honen benetako intentzioa? Bere irudi 'serioak' ez du ezkutatzen tratazen dituen gaien eduki pertsonala, hau da, zenbait pertsonaren bizitza intimoaz jarduten da, hori bai, oso era formal eta inongo bi-intentzionalitatearekin, itxuraz. Aipagarria da, aste barruan zehar espazio hau bi albistegiren artean kokatua dagoela, horrek ere sendotasunaren itxura ematen diolarik. Gainera, aurkezleak, Anne Igartiburu eta Carolina Casado, pertsona 'errespetagarritzat' jotzen diren emakumeak dira, beraien bizitzan zehar bere inguruko polemika gutxi edo ia bat ere ez dakizkigularik. Mozorroa al da? Zer nolako audientzia izan lezake halako programa batek?

Gu geu
Kaixo irakurle maiteak!
Blog honen bitartez lortu nahi duguna da, hausnarketarako espazio bat irekitzea da, euskaraz, pil-pilean dauden gai zehatz batzuen inguruan. Hauei buruz jorratzeko, 'programa arroxak' bezala ezagutuak diren telebistako saioak erabiliko ditugu.
Zehatzago, bi erabiliko ditugu. Alde batetik, TVE-ko Corazón delakoa, egunero (asteburuak barne) 14:30etik 15:00era bitartean emititzen dena. Bestetik, Telecinco kateko Sálvame eta Sálvame Deluxe direlakoak. Lehenengoak arratsalde osoa betetzen duen bat da, astelehenetik ostiralera bitartean 16:00tik 20:00era, gutxi gora behera. Bigarrenak, ordea, ostiral gauetako espazioa bere gain hartzen du, 22:00tik 02:30era.
Horrela, hauek tratazen dituzten gaiez, trataera barne, 'hardware'ari ere erreparatuko diogu: euren web orrialdeak bisitatuko ditugu, hizkera, gonbidatuak, garapena etab.
Zuen partehartzea ere beharrezkoa dugu. Galderak botako ditugu, eta zuen erantzuna espero dugu.
Animatu eta bota piñue!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)