martes, 1 de mayo de 2012

Gu geu

Kaixo irakurle maiteak!
Blog honen bitartez lortu nahi duguna da, hausnarketarako espazio bat irekitzea da, euskaraz, pil-pilean dauden gai zehatz batzuen inguruan. Hauei buruz jorratzeko, 'programa arroxak' bezala ezagutuak diren telebistako saioak erabiliko ditugu.
Zehatzago, bi erabiliko ditugu. Alde batetik, TVE-ko Corazón delakoa, egunero (asteburuak barne) 14:30etik 15:00era bitartean emititzen dena. Bestetik, Telecinco kateko Sálvame eta Sálvame Deluxe direlakoak. Lehenengoak arratsalde osoa betetzen duen bat da, astelehenetik ostiralera bitartean 16:00tik 20:00era, gutxi gora behera. Bigarrenak, ordea, ostiral gauetako espazioa bere gain hartzen du, 22:00tik 02:30era.
Horrela, hauek tratazen dituzten gaiez, trataera barne, 'hardware'ari ere erreparatuko diogu: euren web orrialdeak bisitatuko ditugu, hizkera, gonbidatuak, garapena etab.
Zuen partehartzea ere beharrezkoa dugu. Galderak botako ditugu, eta zuen erantzuna espero dugu.
Animatu eta bota piñue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario