miércoles, 2 de mayo de 2012

Sálvame-ren eskenatokia

Eskenatokia edo programa saioak burutzen diren guneetan kolore, forma eta orokorrean dekorazio ezberdinak aurkitu ditzakegu. Kontuan hartu behar da programaren arabera eta tratatuko diren gai moten arabera kolore, forma eta dekorazioa aldatu egiten dela.

Honen adibide dugu Sálvame. Programa honetan tratatu egiten diren gaiak normalean jende dirudunari buruzkoak, jende diruduna edo famatuarekin egondako jendeari buruzkoak, reality-etan aritutako jendeari buruzkoak etab. izaten dira. Informazio hau guztia ez du argitaratzen albistegi batek egingo lukeen bezala, modu neutroan eta datu konkretuetan zentratuz, baizik eta iritzi pertsonalak aurkeztu egiten dira. Honegatik guztiagatik eta nolabait iritzi ezberdin horien ondorioz sortzen diren  liskarrak direla eta, eskenatokiaren itxurak formaltasuna galdu ere egiten du. Hau da, kolore biziak edo alaiak erabiltzen dituzte, aulkiak eta mahaiak ere oso informalak dira, argiak ere nahiko biziak izaten dira etab. Hona hemen argazki batzuk: 






Ikusten denez oso itxura informala da, alaia, eta era berean koloretsua. Horretaz gain, azpitituluak agertzen direnean ere koloretsuak izaten dira. Izan ere, programa honetan kolore morea eta albo batean perla distiratsu batzuk agertzen dira. Beste batzuetan kolore gorri, laranja eta horixka agertzen da alboan panpina bat dagoelarik:





Deigarria dirudien arren, oso garrantzitsua da irudia. Hau da, programa honek ez balu izango horrelako egitura, eta egitura horrekin egiten den erabilpena, seguruenik audientzia asko jaitsiko litzateke. Gaiak modu jostalari batean eta informal batean tratatzen dituztenez gero, eskenatokiak ere horrelako itxura informala eta ausarta behar du. Hori gero jendearengan bere zeresana izango baitu.

ESKENATOKIA: EGITEN DEN ERABILPENA.

Eskenatokiaren egiturarekin lotuta nolako erabilpenak egiten diren eta hauek nolako eragin duten jendearengan aztertuko dugu. Izan ere, esan dugunez oso leku informalak, alaiak eta koloretsuak dira eta informazioa transmititzen den moduarekin zerikusia du. Normalean, eta berriz ere Sálvame programa adibide gisa hartuz, esan daiteke ordenik gabeko erabilpena egiten dela. Gune printzipala plató-aren erdigunea da, non bi mahai V forman eta horietan kazetariak eserita daudelarik gai gehienak tratatzen dituzte. Bertan hainbat iritzi ezberdinak ematen dira eta denetarikoak, baina oso seriotasun gutxi egoten da kontuan hartuta mahai gainean beti janaria izaten dutelar eta askotan jaten duten bitartean hitz egiten ere saiatzen direlarik. Horrek itxura nahiko informala ematen du.

Toki horretan ere gonbidatuak eseri egiten dira eta hauek duten famaren arabera eserleku berezi eta hobeago bat izaten dute. Tratua ere ezberdina izaten da eta horrek ere bere eragina izan dezake programa ikusten duten pertsonengan. Tratua nork ematen duen kontuan hartuta ere oso eragintsua izan daiteke pertsonengan: gustuko dugun pertsona bat bada edo ez, bere inguruko iritzia eragiten digu.
Horretaz gain, askotan ere programa honen komunak eta pasealekuak ikusten dira (telebistan agertu behar ez diren lekuak). Hau ere formaltasunari huts egiten dio baina jendearen arreta erakartzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario