Azterketa guzti hau burutu ostean, ondorengo ondorioak atera ditugu.
Semiotika, ideologia eta hegemoniaren ikuspegitik, programa arroxen eragina eta presentzia gaur egungo telebistan handia dela baieztatu daiteke (Sálvame-k astero 30 ordu inguru, Corazón-ek hiru eta erdi). Hegemoniaren alde egiten duten saioak direla defendatzen dugu, mota hauetako programek izpiritu kritiko bat bultzatzen ez dutelako, kritikarako jarrerarik ez dute sustatzen, ondorioz, erabiltzen duten diskurtso eta sistema motak, aipatutako elementua indartzeko ideologia bat eratzen dute. Ez hori bakarrik, kontrako ideiak jasotzen dituztenean, hau da, nolabaiteko erasoak jasotzen dituztenean edozein motatako iturritik, hauek akatzeko izpiritua suspertzen dute, boikot delakoaren inguruko erreakzioa da, beraz. Euren legitimitatea aldarrikatzen dute, beraz. Hau ikusi daiteke era oso gordinean Sálvame-ren bertsio ezberdinetan. Erabilitako sinbologia osoa (plató-aren egitura aztertu dugunean), semiotika, alegia, estatu espainiarri askotan egozten zaion etiketari mesede egiten dio: jaiarena, aisialdiarena... Corazón-en kasuan, objektibotasuna aitzaki, era inplizituagoan zabaltzen dute zera, hala ere, funtsean eduki bera igortzen duen mezua da.
Gainerakoen bizitzaren gainean hitz egiteak, azken finean, hegemoniaren eta egituraren arazoak ezkutatzea eta hauen jabe ez izatea dakar. Gure estatuan mota honetako programak oso zabalduak daude (guk bi baino ez ditugu aukeratuko, akaso muturretan daudenak), eta honen inguruan aritzeko aitzakia baino ez da blog hau, aurrekari bat. Ikusleen eta orokorrean herritarren gustuetara egokitzen diren programak al dira; ala alderantziz, espazio hauek audientziaren joerak eta portaerak baldintzatzen dituzte? Jarritako adibideari jarraituz, ze iritzi adierazten dute parte hartzaile ezberdinek monarkiaren eta erregearen azken ekintzen inguruan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario