Hurrengo kasu honetan Anne
Igartiburuk aurkezten duen “Corazón” programa aztertuko dugu.
Programa arrosa izateaz aparte ez dauka bestelako antzekotasunik.
Alegia, nahiz eta antzeko gaiak tratatu bietan, trataera oso
ezberdina da.
“Corazón”en Anne Igartiburu
da platoko pertsona bakarra. Aurkezle baino ez dago; ez dauka beste
inoren kolaborazioa. Anne, programako aurkezlea da eta berak
kontatzen du eguneko prentsa arrosaren gorabeherak. Berrien
tratamendua nahiko “humoretsua” izaten da baina ez du inoiz ere
famatuekiko errespetua galtzen. Erabilitako hitz guztiak errespetu
handiz daude ekoiztuta eta gidoi bat jarraitzen du. Nahiz eta itxura
aldetik, badirudi Annek momentuan dagoela “inprobisatzen” esan
beharreko guztia baina hori ez da horrela. Teleprompter bat dauka non
esan beharreko
guztia irakurri dezaken.
Bestalde, platoaren estetikari
dagokionez, pantaila handi bat osatzen duen espazioa da. Anne
Igartiburuk “inprobisazio” eta “hurbiltasuna” lortu nahi du.
Horretarako pantaila handia dauka atzean eta bere mugimenduak
naturalak izaten saiatzen da. Hau da, platotik ibiltzen da berria
kontatzen ari den heinean. Nahiz eta naturaltasun hori lortu nahi,
hori guztia guztiz kontrolatuta dago, gidoi batean. Horretarako
erredaktoreak egiten dute lan eta. Anne Igartibururen mugimendu
guztiak kontrolatzeko eta zer egin eta zer esan guztiak idazten dute.
Goiko argazki honetan ikusi
dezakegunez, Anne Igartiburu pantailaren aurrean dago. Ikusleak,
pantaila osoa ikusten du eta era berean aurkezlearen figura ederra
ikusten du. Errealitate bat da Anne oso presentzia erakargarria duela
eta horregatik jartzen da pantailaren aurrean, nolabait
“erakagarritasun “ hori lortzeko. Konturatu behar gara, “Corazon”
izeneko programa hau 14:30etan emititzen dela, eta ordutegi horretan
“Los Simpons” eta “De buena ley”ekin konpetitzen duela.
Aipatutako bi programa hauek oso konpetentzia handia suposatzen dute,
audientzia aldetik. Beraz, aspektu hau kontuan hartunda, estetiko
arreta lortu behar du programa honek, bestele ikusleak “zapping”
egingo du eta deigarria den beste programa bat jarriko du.
Plato honek oso argiztapen ona
dauka. Gauza gutxi daude baina denak deigarriak direnak. Aurkezlea,
pantaila “gigantea” eta jesartzeko aulki “dekoratibo” bat.
Kasu
honetan, goiko argazki honetan antzeman dezakegun moduan. Anne
Igartiburu jesarrita agertzen da berria kontatzen ari den momentuan.
Hori, zertarako? Monotonoa ez izateko. Alegia, ikusleak denbora
guztian gauza bera ikusten baldin badu, azkenean aspertu eta beste
kanal batera doa. Lehen esan bezala, Anne Igartiburu oso emakume
polita da eta fisiko erakargarria duenez, figurarekin jokatzen dute.
Batzuetan zutik agertzen da, platotik ibiltzen eta beste batzuetan
aldiz, jesarrita baina beti modu “sexy” batean ikuslearen arreta
pizteko eta inoiz ere ez “aspertzeko”. Horregatik askotan
ikuslearekin berba egiten du ironia, humorea erabiliz. Gertutasuna
lortzea da azken finean bere helburua.
Argazki honetan, Anne modu oso
natural batean dago esan beharrekoa esaten.
Espresatzeko modua oso askea da,
eskuak mugituz.... Horrek, argi dago ikaragarrizko “gertutatasuna”
suposatzen du. Beraz, programaren helburua lortzen duela esan
daiteke. Ikusleenganako hurlbitasuna, errespetua famatuekiko eta
originaltasuna formatuan.
Salvame programarekin alderatuz
gero, formatu aldetik nahiz eta prentsa arroseko berriak tratatu
guztiz ezberdinak dira. Hasieran esan bezala, konpartitzen duten
gauza bakarra gaia da. Prentsa arrosa. Gainera, Salvamek
kobaloradoreak ditu. Horrek plato handiagoa eukitzea eskatzen du.
Kasu honetan aldiz, aurkelzea baino ez dagoenez plato askoz ere
txikiagoa eukitzea ahalbidetzen du.
Izan ere, gaiak nahiz eta
berdinak edo antzekoak izan, guztiz ezberdinak ematen dute programa
batean edo bestean ikusten baldin badituzu, ematen den
tratamenduagatik. Salvamen, askotan pertsonaiaren bizitzaren barruan
eta intimitatean sartzen dira, iraintzen eta errespetua alde batera
utziz.
Aldiz, Anne Igartiburuk aurkezten
duen “Corazón” honetan “neutraltasuna” lortu nahi da. Berria
ematen dute, beti ere errespetua protagonista izanik. Inoiz ere ez
dugu entzungo, programa honetan pertsonai famatu batenganako irainak.



No hay comentarios:
Publicar un comentario